top of page
ADRIAN NICOLAU

EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikaslea da. Momentu honetan, bigarren mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduan matrikulaturik dago.

​

Bere esperientzia pertsonalari dagokienez, hainbat proiektuetan murgildurik dago. Urtero, Gasteizen ospatzen den FesTValean jarduten du boluntario gisa haien sare sozialak kudeatuz. Hau gutxi balitz, pasa den urtetik, Boll Sports izeneko kirolezko web orrian lan egiten du Deportivo Alavesari buruz hitz egiten. Web orri honi dagokionez, bideoen sormenaz, edizioaz eta sare sozialen kudeaketaz arduratzen da.

​

Pertsonalki, Adrián oso gogoko du idaztea eta ikus-entzunezkoak sortzea. Kulturaren, politikaren eta kirolaren maitaletzat definitzen du bere burua.

 

 

JON ANDER TAPIA

EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikaslea da. Momentu honetan, bigarren mailako Kazetaritzako eta Publizitate eta Harreman Publikoen graduetan matrikulaturik dago.

​

Bere ibilbideari dagokionez, soinu teknikaritzako goi-mailako zikloa egin du. Beste aldetik, esperientzia profesional nahikoa dauka. Radio Euskadin hiru hilabetetan zehar praktikak egin zituen eta 'El Sol' izeneko marketing-eko festivalean argazkilari moduan jardun zuen.

​

Asko dira bere kontu sortutako proiektuak eta inziatibak. Hala nola, Uribe FM izeneko irrati komarkalean udan zehar garatutako programa bereziak eta zenbait proiektu musikal. Web orri honi dagokionez, edukiak erredaktatzeaz eta diseinuaz arduratzen da.

bottom of page