Pablo Ibar heriotz zigorraren kontrako bigarren asaltoan
- Jon Ander Tapia eta Adrian Nicolau
- 31 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Legegintzako bi aditu Irakasleen Unibertsitate Eskolara hurbildu dira Pablo Ibarrek AEB-etan jasotako heriotz zigorrari buruzko hitzaldia emateko
Jon Ander Tapia eta Adrian Nicolau
Ibar kasuaren apelazio prozesua aurrera eraman zuen Benjamin Waxman izeneko abokatua eta Patxi Etxeberria izeneko EHU-ko Zuzenbide Prozesaleko Katedraduna Leioako Campusera bertaratu ziren pasadan asteazkenean Pablo Ibarren kasuari buruzko itzaldia emateko. Sarrera doainekoa izan zen eta ingelesez mintzatu zuten, aldibereko itzulpenarekin.
Ekitaldi honen xedea AEB-tan heriotz zigorraren funtzionamenduari buruz informatzea eta horren bitartez, Pablo Ibarren kasuaren inguruko iritzi eta oinarri sendoak sortzea da. Izan ere, Floridako Auzitegi Gorenak Pablo Ibarren kontrako epaiketaren errepikapena ospatzea agindu zuen, 2016ko otsailaren 4an. Epaiketa berria 2018ko martxoaren 5ean hastea aurreikusita dago.
Waxmanek esan zuenez, epaiketa berri horren aurrean "baikorra" da, hilketa hirukoitza gertatu zen egunean "Pablo beste toki batean zegoela" frogatzen duten ebidentzia asko baitaude. Egunotan, Iñigo Urkullu lehendakariarekin, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Legebiltzarreko taldekide ezberdinekin batzartu da. Ondoren, Madrilera abiatuko da beste hainbat talderekin biltzeko.

Kasuaren garapenari dagokionez, 1994an klub baten jabea eta bertan lanean ziharduten bi neska hiltzea egotzita zigortu zuten Ibar heriotzara. Orain, zigor hori baliogabetuta, berriz epaituko dute, akusazio berberekin. Ibarrek 22 urte daramatza preso; horietako hamabost heriotzaren korridorean, eta beti aldarrikatu du errugabea dela.
Gorenak zigorra bertan behera uzteko, lehen epaiketan Ibarren eskubideak "urratu" egin zirela argudiatu zuen. Gainera, zigorra argudio ahulekin ipini zitzaiola adierazi zuen: hatz markarik ezta irudirik ez dagoela nabarmenduz. Beraz, hasieratik hasi beharko dute Pablo Ibarren kontrako epaiketa.
Yorumlar