top of page

Espainiako nerabe hiperkonektatuak, zertaz doa iGeneration kontzeptua?

  • Jon Ander Tapia eta Adrian Nicolau
  • 12 dic 2017
  • 1 Min. de lectura

Espainiako Estatistika Institutuak eta Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkarteak azken hamarkadan burutako ikerketen arabera, nerabe espainiarrek mugikorra neurriz kanpo erabiltzen dute


2008-ko krisi finantzario handiaren eztanda alde batera utzita, azken mendean bizi izan dugun gertakaririk garrantzitsuena dudarik gabe telefono adimendunaren agerpena izan da. Tresna berriztatzaile honen inpaktua beste edozein teknologiarena baino askoz bizkorragoa eta sekulakoagoa izan da. Zenbait adituk diotenez, azken ikerketen emaitzak guztiz kezkagarriak dira.


Fenomeno hau gehien pairatu duen sektorea generazio gaztea izan da. Izan ere, Espainiako Estadistika Institutuaren arabera, estatuko adingabeen %75-ak, hamar urte bete baino lehen jaso zuen haren lehenengo sakelakoa. Hori gutxi ez balitz, %70-ak bere lagunekin dabilenean mugikorrari arreta handiagoa jartzen diete lagunei baino.



Smartphone-aren gehiegizko erabilpena aditu askoren kezka bihurtu da. Izan ere, azken urteotan gazteak menpeko bihurtzeko joera etengabe handitu da. Sare sozialek nolabait, erantzukizun handia daukate kontu honetan. Espainiako Estadistika Institutuak adierazi duenez, estatuko adingabeen %65-ak baino gehiagok haietaz baliatzen baita harremanetan aritzeko.


Hainbat dira mugikorrarekiko menpekotasunak izan ditzakeen ondorioak. Hala nola, logura falta, bakardade sentimendua eta gogo beheraldia. Honen arian, Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkarteak aitortu du adingabe espainiarren %70-ak zazpi ordu baino gutxiago lo egiten duela eta haietatik %30-ak eguneko logaleko sintomak aurkezten dituela.


Menpekotasuneko patologietan aditua den Josune Bujan erizainak esklusiban adierazi digunez, "mugikorrarekiko menpekotasunak eragin zuzena du gure osasun fisikoan nahiz mentalean eta bere neurriz kanpoko erabilpenak ikusmen nekea, tentsio muskularra, loezina, buruko mina eta estresa eragin dezake”.


Interneten nabigatzen hasteko batezbesteko adina bederatzi urtekoa izanik, adingabeen %76-ak baino ez du onartzen pantailaren aurrean denbora gehiegi igarotzen duela. Edonola ere, datu hauek, hausnarketa egiteko eta geroko generazioen etorkizunaz zenbait galdekizun planteatzeko beharra pizten dute. Hona hemen EHUn ikasten duten zenbait gazteren esperientziak:



Opmerkingen


Azkenengo agerkariak
bottom of page