Xabier Madariaga: “Karrera politenean zaudete eta gainera, aukerak egon badaude”
- Jon Ander Tapia eta Adrian Nicolau
- 3 oct 2017
- 1 Min. de lectura
EITB-ko kazetaria Komunikazio Zientzien Fakultatera hurbildu da Multimedia Komunikaziorako Masterraren ekitaldian hitzaldia emateko
Euskal Herriko Unibertsitateak eta EITB-k eskaintzen duten Multimedia Komunikazio Masterraren 9º edizioko aurkezpenaren ekitaldia ospatu zen atzo Leioako Campusean. Aurtengo gonbidatu berezia Xabier Madariaga izan da, zeinek edizio berriaren oinarrizko informazioa eta bere esperientzia pertsonala azaldu zituen.
Master honen xedea komunikazio hedabide anitzen erabilera erakustea da, enpresen barneko ikuspuntua abiapuntu hartuz. Edizio berri honek irakasgai berriak eskainiko ditu, big bata eta komunitate berrien kudeaketari denbora gehiago eskainiz. Masterrak, guztira 375 orduko praktikak izango ditu, 3 hilabeteko luzapenarekin.
Ikastaroari buruzko oinarrizko informazioa eman eta bertan apuntatzera animatzeaz gain, Xabier Madariagak kazetari, kanpo korrespontsal eta aurkezle moduan egindako ibilbideari buruz hitz egin zuen. Lehenik, bere karrerako azken urteetaz mintzatu zuen, Euskadi Irratian egindako praktiketan eta Londresera egindako erasmus-ean sakonduz.
Ondoren, bere debut-ari buruz hitz egin zuen. Jerusalemen korrespontsal moduan EITB-rentzat lan egiteko eskaintza jaso zuenean hain zuzen ere. Han eta beste zenbait lekutan izandako bizipen ahaztezinak nabarmendu zituen, zenbait bideo erreproduzituz. Azkenik, Parisen zazpi urtez korrepontsal moduan lan egin ondoren, atsedena hartzea erabaki zuela aipatu zuen.
Momentu honetan, kate bereko ‘Ur Handitan’ izeneko programa aurkezten oso gustura sentitzen dela adierazi zuen. Edonola ere, ikasleak atzerriko korrespontsal moduan lan egitera animatu zituen, bidaiatzearen esperientzia guztiz aberasgarri eta kitzikagarria dela esanez.
Comments