Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX. Kongresua burutu da Bilboko Bizkaia Aretoan
- Jon Ander Tapia eta Adrian Nicolau
- 19 dic 2017
- 2 Min. de lectura
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailaren ekimenak, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru hartu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX. Kongresua gauzatu da azaroaren 27 eta 28 bitartean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bertan, hainbat irakaslek, kazetarik, ikerlek eta adituk egungo kazetaritzaren inguruan mintzatu dute, bertaratutako ikuslegoari egoeraren eta etorkizunaren inguruko ikuspegi bestelakoak emanez.
Hizlarien arabera, gaur egun aldaketa eta ziurgabetasun garai batean gaudela dirudi, Sarea eta hedabide digitalak sortu zirenekoaren antzekoa. Horretaz gain, informazioaren oparotasuna eta kontsumora bideratutako formato, gailu elektroniko eta genero desberdinen berrikuntzarekin, kazetaritza partehartzailea arloko erronka nagusienetako bat bihurtu da.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Laura Ahva: “Herritarrak eta kazetariak harreman estuan lan egiteko moduak existitzen dira”
Kazetari finlandiarra Bilboko Bizkaia Aretora hurbildu da, Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX. Kongresuaren ekitaldian hitzaldia emateko
Laura Ahva izeneko kazetari finlandiarra Ziberkazetaritzaren Nazioarteko IX. Kongresuaren lehen ekitaldira bertaratu zen. Hizlari gazteak, kazetaritza parte-hartzaileari buruz hitz egin zuen, zenbait kasu praktiko aurkeztuz. Momentu honetan, Finlandiako Tampere Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile lanetan ari da. Horretaz gain, Digital Journalism izeneko argitaletxearen kidea da.
Ahvak hitzaldian hainbat galdera plazaratu zituen. Hala nola, zerk eragiten duen jendeak hedabideetan parte-hartzea eta kazetari profesionalei zer iruditzen zaien audientzien parte-hartze aktiboa. Horretaz gain, bere kazetaritzaren ikerkuntzari buruzko teoria aurkeztu zuen. Horren bitartez, berri parte-hartzaileen antolamenduen ikuspuntuak azaldu zituen.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Hedabide digitaletako lau kazetari eta zuzendari profesional batu dira Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI. Kongresuan
Kongresuaren bigarren jaurdunaldiko mahainguruan, hedabide digitalen teknika eta estrategia berritzaileei buruz berba egin zuten
Ziberkazetaritzaren kongresuko bigarren jaurdunaldian lau hedabide digitaletako profesionalak batu ziren, ziberkazetaritzaren etorkizunari eta innobazio teknikei buruz hitz egiteko. Kongresura bertaratu ziren profesionalak ondorengoak dira: Nacho Cardero (El Confidencial), Juan Rogelio Montes (Columna Cero), Iñigo Saenz de Ugarte (El Diario) eta Laura Saez (El Español).
Haien aburuz, formatu berriak frogatzea ezinbestekoa da erabiltzaile kopurua handitzeko. Izan ere, hedabideen biziraupena berrikuntzarekin erabat lotuta dago. Horretaz gain, hedabideen neutraltasunari buruz hitz egin zuten, kazetariek beraien izaera kritikoari eta pentsamendu etikoari eutsi behar dietela adieraziz.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Simón Peña: “Geroz eta komunikazio beharrak dituzten enpresa gehiago daude”
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoa den Simón Peñak, tarte bat hartu du Kongresuari buruzko galderei erantzuna emateko
Simón Peña Fernandezek, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatearen Dekanoak, elkarrizketa bat eman du esklusiban, azaroaren 27 eta 28 bitartean Bilboko Bizkaia Aretoan antolatutako ziberkazetaritzako kongresuari buruz hitz egiteko.
1999tik da Peña jauna fakultateko irakaslea. Horren aurretik, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan garatu zuen bere jarduera profesionala. Ibilbide inbidiagarriko dekanoari, hainbat galdera egin zaizkio kongresuaren eta gaur egungo kazetaritzaren inguruan. Hona hemen Simón Peñari egindako elkarrizketaren pasartea:
Comments